Filière viande bovine
- Hasiera
- > Filière viande bovine
- > Kontestua eta historia
Kontestua eta historia
2011/2012an, UZTARTU klusterrak Euskal Herriko behiki sailaren ikerketa lana manatu zion Euskal Herriko Laboarntza Ganbarari (EHLG) - finantzamenduak : Akitaniako Eskualde Kontseilua, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra, Europar Batasuna eta Uztartu.
Azterketa honeri esker :
- lehen aldikotz, behiki sailako hainbat aktore beren artean bildu dira, problematika berdinak aipatzeko,
- sail honen gaur egungo antolakuntza eta garapenerako perspektibetaz ezagutzak eta datuak partekatu dira.
Euskal Herriko behiki sailaren ezaugarri nagusiak
- Behi hazkuntzak erroak azkarki sartuak ditu Euskal Herrian. 3 000 etxalde hunkitzen ditu (hots, lurraldeko etxaldeen erdia baino gehiago). Halere, hazkuntza horiek ez dira berdin banatzen lurralde osoan : behi hazkuntzen bi herenak mendi gunean dira eta behi tropen % 60a lau kantonamendutan banatzen dira.
- Euskal Herrian sortzen diren haragitako 42 000 behien laurdena baizik ez da hemen hazia eta hila. Hortan bada erreformako behien parte bat eta aratxeak (emeak gehienetan), amaren esnearekin haziak direnak. Beraz, kabalen hiru laurdenak hemendik kanpo gizenaraziak dira : aratxe gehienak (kotxoak bereziki) Italian eta Espainian salduak dira, larreko aratxe gisa edo zezenko Frantzia Iparraldean. Behi meheak Frantzia Mendebaldean gizenaraziak dira.
- Tokiko giezntzeak eskasak baditu, hainbat arrazoinen gatik :
- hazkuntza sistema : behi ume-hazle edo haragitako behien hazkuntza bigarren mailako produkzioa da, produkzio nagusiaren osagarri (gehienbat ardi esne ekoizpena),
- kalitate oneko zerealen eskasa tokika, bereziki mendian,
- gizenaraztearen hautua baskaren prezioari lotua da bikizi, prezio hori goiti ari da mementoan.
- Euskal Herrian 3 hiltegi badira : Angelun (Arcadie Sud-Ouest-ek kudeatzen duena), Maule eta Donibane Garazin. Orotara, 5 000 tona behiki (TEC, hezurrarekin) pasatzen dute urtean, haietako bi herenak Angelun (oharra : Angelu eta Donibane Garaziko hiltegietan xerria da nagusiki hiltzen). Aldiz, hiltegien aktibitatean Euskal Herrian sortu kabalen heina ezagutzea zaila da.
- Euskal Herrian sortuak diren haragitako behi guziak bertan kontsumitzen ahal lirateke teorikoki. Alabaina, tokiko gizentze ahalmena 20 000 aratxe eta idi gazte baita 8 / 9 000 miga eta behi gizenen heinekoa da. Bestalde, behikiaren bataz besteko kontsumoa 25,4 kg-koa da (TEC, hezurrarekin) pertsonaka (2009ko zenbakiak, Frantzian). Zenbaki horiek Euskal Herriari egokitzen baditugu, 7 500 tona baino gehiago emaiten du (TEC, hezurrarekin).
- Denbora berean, ikerketa anitzek erakusteat emaiten dute kontsumitzaileek erosten dituzten ekoizpenen jatorriari kasu emaiten dutela, eta geroz eta gehiago tokiko ekoizpeneri lehentasuna emaiten diotela.